
Uztailak 11an, BSC A Coruña-n (Galiza) egon zen, Lex Luthor-ek antolaturiko weekender-ean, hain zuzen ere. Bidaia luzea baina merezi izan du.
Giro nagusia skinhead zen. Skinheads barruan, skinheads kanpoan; nolabait ere, hard mods eta suedeheads ez daude soberan.
Warp-Up leku aparta, musika sets ezinhobeak, non eta "BSCitizener" den EF-k ez zuen kale egin: dotorezia-k eta ezinbesteko 45´s -ek osatua.
Los Granadians del Espacio Exterior delako taldek eskinitako kontzertua dibertagarria, animotsua eta alaitsua, baina aitortu behar da talde hau ez dela etxean entzutekoa. Guk uste, kontzertuetarako taldea da.
Gabeko jaia eta lekua itzelak. Dj-sets R&B, northern soul and skinhead reggae-k osaturikoak izan ziren. Giro aparta eta dantzaria: bukaezineko "no stopping" izan zen, loafers, brogues eta oinak apurtu arte.
Alldayer honi esker, Espainiako "skinhead" estzenako alderdi bat ezagutzeko parada izan da. Eta gustatu egin zaigu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario