2009/04/20

III ride out 2009

BSC HEADQUARTERS: 2009.04.20. 08:18 (Basque Summer Time). 2009.04.9an BSC squadron-ak honako ibilbide hau egin zuen. Helmuga Villasana de Mena, Burgos-eko iparraldea, izan zen. Ride out honek lau tarte ditu: 1. Gasteiz-Maroño, Barrerilla mendatetik eta Urdunatik pasatuz. Urduñatik Maroñorako bidea egiteko Salvada mendilerroko altzoko errepide estua eta bihurria hartu genuen: Belandiako bidea hain zuzen ere. Maroñoko "Guzurtegi" baserrian hamabietakoa egin genuen.

2. Maroño-Villasana de Mena: Artzeniega-Retes de Tudela-Villasana de Mena; errepide hau ez genuen ezagutu eta harritu egin gintuen. Bihurria, teknikoa, larrak, putreak, behiak eta kotxe gutxi. Hemen bazkaldu egin genuen. Herri turistikoa, Bizkaiterrentzat. Herrigune historikoak kale bat ikustekoa da. Antzinako erret kalea zena.

3. Villasana de Mena-Escota (Araba). Zati hau besteak baino politagoa. Retes de Tudelaraino bueltan, gero Quincoces de Yusorantz doan errepidea hartu genuen. Izugarrizkoa eta ezezaguna den arrotik joan ginen, mendiko errepidea baten bidez altitudea garaitzen genuela. Tontorratik gertu gasolina erosi genuen. Han bertan badago gurutzibidea, Berberanarantzako norabidea hartu genuen. Errepide honetatik, eta Burgoseko Losako haraneko barna, Salvada mendilerroko hegoaldea dakusazue; Mendilerro honetako bi aldeen arteko desberdintasuna ikusteko parada ere badago. (altitudea; paisaia, landarea). Berberanatik sei kilometrora, Euskal Herrian - Osman- sartu , Fresneda izeneko herriko parean, eta Subillana-Morillas-erantzako norabideaz. Guinea, Barron eta Escota. Hemen kafea hartu genuen.

4. Escota-Gasteiz: Subillana-Morillas, Mendaita, Ollabarre, Langraiz Oka, Mendotza, eta Gasteiz.

Guztira: 180 km.

No hay comentarios: