2008/09/30

SCOOTERING&WINE 08


SCOOTERIN´& WINE 08 arrakastatsu eta polemikoa

65 euskoteristek BSC&boys and winegirls-ek egindako deiari erantzun zioten. Izan ere, txalotzekoa da Bizkaiko Bilbovespa-ren eta Gipuzkoako lagunon bertaratzea, egunsenti hotz baten eraginpean etorri baitziren. Baita Logroñoko bost eskuteristarena ere.

10:00 etan eskuadrilla abiatu zen. Ibilbidea ezaguna: Errioxarako bidea, Vitoria eta Ribas mendateetik. Hamaiketakoa herrixka harresitua den Buradon-Gatzagan egin genuen. Bazkaria, Bastidako jatorrena jatetxean. Itzultzeko bidea egiteko, Beranteurin desbiraketa hartu genuen eta Zaldiaran mendatetik Gasteiza iritsi ginen. Itzulera azkarra eta teknikoa, noiz eta batzuk mendate bihurritsuaren behera oso gozatu ziren. Gauan Scooters taberan parada egin genuen, non eta Frenchies M.S.C lehengo aldiz dj set egin zuten (txalotzekoa egin zutena) eta Fran&Bea-k hala Risi-k doinu cool-az gozatzeko parada eman ziguten.


Dena den, scooterin´&wine 08 arrakastatsua izan bada ere, polemikoa suertatu ere egin zaigu, belarrimotz batzuk ika-mika eragin baitute. Gure ustez, boza hauek ez dute inolako lejimitaterik adierazteko esan dutena, Txopez-ek salbu. Halere, guk uste dugu azken honek oker dabilela, S&W 08-k ez dituelako beste ralliak ordezkatu nahi izan, ezta sortu ere. Nolabait, espero dugu datorren urtean S&W beste ralliak batera ez egitea. Berriz, vespaclubvitoria sc-tik irteendako bozek erabat desgokiak dira, zeren eta Gasteizko euskoterismoa hautsi dutenak haiek diren.

No hay comentarios: