BSC Headquarters (02:14): Lainotsua. Euririk ez. Uztailak 30ean bost kide ( "vinoyvespas sc" taldeko Raquel& Risi eta Juncal&Iñigo eta neu) Gijón-era abiatu ginen.
Rideout-aren joaneko ibilbidea hiru etapetan egin zen.
1. etapa: Uztailak 30, Cervera de Pisuerga (Palentziako mendialdea) jomuga izan genuen. Hara joateko Burgos-eko "Merindades" izeneko eskualdearen eta Kantabriako hegoaldearen gainetik hegan egin genuen. Egun horretan bazkaria Orbaneja del Castillo-n (Burgos) egin genuen: herrixka politte, Ebro ibaiak egin duen arroilo baten altzoan kokatua eta ertaroko giroaz bustia.
2.etapa: uztailak 31, Pola de Liavana (Asturias) jomuga izan zen. Hara joateko, lehendabiziz Palentziako mendialdeko "urtegi ibilbidea" izeneko errepidea hartu genuen, iritsiz Riaño-ra (Leon-go iparraldea), non eta bazkaria egin genuen. Hemendik Pola de Liavana-ra abiatu ginen, Tarna izeneko mendatearen aldaparen beheran joanda.
3. etapa: abuztuak 1, Gijón.
Rideout-aren itzultzeko ibilbidea: Bi etapetan egin zen.
1. etapa: Abuztuak 4, Llanes (Asturias-eko ekialdea) jomuga izan zen. Hara "El Fito" Behatoki-tik pasatuz eta Cangas de Oniseraino IGU-k eta bost Zaragozako Flamingo SC-kideek lagundurik iritsi ginen.
2. etapa: Abuztuak 5, BSC Headquarters eta rideout-aren amaiera. Hona etortzeko Kantabria, sartaldetik sortalde-ra, zeharkatu genuen, "Alisas" izeneko mendatetik pasatuz. Gero Bizkaiko Enkarterrien gainetik hegan egin genuen baita Aiarako Lurraldeen gainetik ere, iritziz headquarters-era kalterik gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario